2013(e)ko abenduaren 22(a), igandea

04.1.ariketa_BI IKASLEENTZAKO BIZITOKIA

Sei aste lanean egon eta gero, proiektua amaitutzat eman dugu. Aurrekoan esan bezala egin beharrekoa bi ikasleentzako bizitokia zen, bi pisu izango zituena. Proiektua egiteko baldintzak kontuan izanda, ikasle bakoitza bere proposamena egin genuen eta horren gainean lan egin dugu.

Nire ideia nagusia zegoena mantentzea izan zen, paretak, hesiak, alegia.Pareta horiek mantentzea non gauden gogorarazten digu, tokiaren nortasuna dira. Horrenbestez, ahalik eta gutxien aldatu dut ingurunea. Hala ere, kanpotik ikusterakoan pertsonengan misterioa sorrarazi nahi nuen, eta goikaldeko kristalerarekin hori lortu nahi nuen. Teilatua isurialde batekoa egin dut, eta pareta eta teilatua bat izatea lortu nahi nuen.

Beste alde batetik, proiektuaren beste idea pisutsu bat naturarekin erlazio zuzena izatea zen; baita publikotasuna eta pribazitatearekin jokatzea.

Nire ideia gauzatzeko estrategia bilatu behar nuen. Horretarako, hartu nuen lehenengo erabakia eskailerak non eta nola eraikitzea izan zen. Eskaloiak kristalezkoak izatea erabaki nuen, ingrabitatea eta arintasuna emateko; eta horrez gain, eskailera inguratzen duten paretak kristalera bat modukoa izatea egin nuen. Kristalera hori lorategira ematea nahi nuen, horrela, naturarekin komunikazioa handiagoa izango zelako, eta gainera, hegoaldera ematea, bertatik sartzen delako argi gehiena. Erabaki honekin distribuzioa erraztea lortu nuen, eskaileren kokapena ardatz nagusi bat delako proiektuan. Eskailerak, hasierako azaleratik atera nituen, bi arrazoiengatik:
1) Lorategi pribatuago bat lortzeko
2) Sarreran aterpe bat egiteko, trantsizio gunea, alegia

Lorategi "pribatu" horretara bizitokiaren barnealdetik sartzeko aukera eman nion, eta bertan kokatu nuen egongela eta jateko tokia, bakean egoteko eta erlaxatzeko toki hoberenak direlako eta natura kontenplatzea baino hobeagorik ez dagoelako erlaxatzeko.

Goiko aldean, logelak eta lantokia jarri nituen, lantokia kristalera ondoan argi naturala aprobetxatzeko. Dana bat egin nahi nuen, beraz, ez ditut aterik jarri eta banaketak altzariekin egin ditut. Horrez gain, campo bisuala handiagoa izateko ez ditut altxariaki eta paretak sabairaino eraman.







 

 
 



Hona hemen nire proiektuaren planoak:

Kokapena: behe-oina inguruan


Oinak 

Altxaerak


Ebaketak


Ebaketa eskaileretatik

 
Ideograma eta piktograma
  

 


2013(e)ko azaroaren 26(a), asteartea

04.ariketa_ BI IKASLEENTZAKO BIZITOKIA


Hemen nago berriro ere. Oraingo honetan arkitektura ikasten ari diren bi ikasleentzako bizitokia eraiki beharko dugu. Bi pisuko bizitokia izango da, eskailerak izan behar dituena, eta honako gune hauek:

- Bizikleta bat gordetzeko aukera emango duen harrera gunea.
- Ikasketa gune bat bi ikasleentzako.
- Bainugela edo komuna.
- Logela.
 
Gure bizitokia ez da egongo guk aukeratutako leku batean, Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoko lorategian aurkitzen den edikuluan baizik.
Horren gainean lanean egon eta gero, nire bizitokia nolakoa izango den planteatzen hasi nintzen, hau da, nire ideak plasmatzen hasi nintzen. Proiektu honetarako gauza dexente izan behar ditugu kontuan, esate baterako, edikuluaren neurriak, orientazioa, inguruarekin duen erlazioa...
 
Horrenbestez, buelta asko eman ondoren, natura eta argitasuna nire proiektuan garrantzia handikoak izango zirela erabaki nuen. Horretako, eskailerak kanpoaldetik joango dira eta kristalera batez egongo dira babestuta. Horrez gain, eskailerak zirkunferentzia erdi formadun gunean amaitzen dira. Gune hori erlazio zuzena du naturarekin, bertatik lorategia osoa ikusteko aukera dagoelako; gainera, argitasuna zuzenean sartzen da, hegoalderantz orientatua dagoelako. Beste alde batetik, intimitatea lortzeko zuhaitzak erabili ditut, natura, alegia. Azkenik, eraikinaren nortasuna, baita ingurunearena mantentzea erabiki dut, horrenbestez, ondo integratzen saiatu naiz.

Hona hemen entregatu beharrekoa:

- Proposamenaren maketa. E.: 1/100








- Proposamen osoa. E.: 1/100

Oina eta altxaerak


 

Ebaketak




- Barne banaketa. E.: 1/50

Oinak eta ebaketa eskaileretatik




- Influentziak

 
Aurrekoan egindako maketa, nire proposamena egin gabe.




2013(e)ko azaroaren 10(a), igandea

"BALENCIAGA EZARTZEN" erakusketa


"Balenciaga ezartzen" erakusketa Bilboko Alhondigako hall nagusian izan da egun hauetan. Donostiako Arkitektura Eskolako 4.mailako ikasleek egindako diseinuak egon dira ikusgai. Cristobal Balenciaga Getariar disenatzailearen jantziera oinarrituta egin diren lanpara eta esertokien diseinuen prototipoak ikusteko aukera egon da.

Bertan ikusitakoaren zenbait argazki uzten dizkizuet:

- Esertokiak eta hartutako erreferentziak:



























Lanparak eta hartutako erreferentziak: