2014(e)ko martxoaren 26(a), asteazkena

4.TAILER EGUNA

ETXEAREN EGUZKITZAPENA LANTZEN

Tailerraren laugarren eguna geometriako irakasleek zuzendu dute. Imanolena etxearen ikerkutzaren arloan jarraituz, etxearen eguzkitzapena landu dugu. Eguzkiaren eragina oso garrantzitsua delako arkitekturan, eraikinen barruan eta bere inguruan egiten den bizitzaren baldintza fisikoak jartzen dituelako. Eguzkiak inguru fisikoan nola, nondik, zein ordutan edo zenbat denbora jotzen duen azter daiteke 3D eredu geometrikoak erabilita, bizitza, baldintzak aztertzeko, eguzkiaren eraginarekin diseinua egokitzeko edota adierazpen grafikoa osatzeko.

Proposatutako ariketa, Rhinoceros 3D programaren bitartez egin dugu. Urtean zehar hilabete eta ordu desberdinetan Imanolena etxean eguzkiaren eragina aztertu dugu: eguzkia etxearen gune nagusietan nola sartzen den, inguruan duen eragina eta barrutik nola izango litzatekeen haren ibilbidea.








2014(e)ko martxoaren 19(a), asteazkena

3.TAILER EGUNA

ETXEAREN ERAIKUNTZA AZTERTZEN

Tailerreko hirugarren eguna Eraikuntzako irakasleak zuzendu du.

Imanolena Etxearen gaineko eraikuntza-ebaketa eta xehetasun desberdinak egin izan behar ditugu. Horrek etxea hobeto ulertzen lagundu digu. 







2.TAILER EGUNA

"IMANOLENA" ETXEAREKIN LEHENENGO HARTUEMANA

Tailerraren bigarren eguna Proiektuetako irakasleek zuzendu zuten. 

Klasea bi ataletan banatu zen:

Klase hasieran,
Schindler Etxea-ri buruzko informazioa eraman behar izan genuen, ariketaren helburua Schindler etxearen azterketa bat egitea baitzen. Azterketa hori etxearen aspektu desberdinak aztertuz gauzatu genuen, hala nola, orientazioa, ibilbideak, pribatutasuna eta publikotasuna, egitura...


Klasean egindakoa



Ondoren,
12:30etan, arkitektoa, eskolako irakaslea eta Peña Ganchegui y asociados estudioaren kide den Mario Sangallik hitzaldi bat eman zuen Imanolena etxeari buruzkoa. 

Mario Sangallik Imanolena ukertzeko modu bat baino gehiago daudela adierazi zigun. Historian zehar, etxebizitza unifamiliar hau, eraikin eta arkitektura mota desberdinekin harremanatua izan bada ere, Mariok nola ulertu behar den eta Peña Gancheguik nola ulertzen zuen adierazi zigun. Oso hitzaldia interesgarria iruditu zitzaigun, baita oso lagungarria. Eskertzekoak dira horrelako hitzaldiak.

Mario Sangalli

Klase amaieran hurrengo astean entregatzekoa azladu ziguten. Ariketa Imanolena etxean bi etxebizitza gauzatzea, Schindler etxea kontuan hartuz. Behin hori eginda, bi etxeen programa, ibilbideak, egitura eta pribatutasuna lantzea izan zen gure zeregina.
Hona hemen gure entrega:

Bi etxeen oinak




Ibilbideak
Pribatutasuna - Publikotasuna
Egitura
Programa

2014(e)ko martxoaren 7(a), ostirala

1.TAILER EGUNA

LUIS PEÑA GANCHEGUI-REN OBRA ETA BIZITZAREN INGURUKO IKERKETA

Arteko irakasleek zuzendu zuten tailerreko lehen eguna.
Taldeka lan egin genuen, talde bakoitzak Luis Peña Gancheguiren proiektu bat ikertuz eta landuz. Horren helburua talde bakoitzak mural baten bidez proiektu hori azaltzeko kapaza izatea zen. Behin amaituta, mural horiek, kronologikoki antolatuak, eskolako pasabide nagusian kokatu genituen.

Guri egokitu zitzaigun proiektua 1975ean eraikia izan zen eta Donostia hirian kokatzen den Teniseko Plaza da. Proiektu hau gauzatzeko Eduardo Chillidarekin elkarlanean aritu zen, atal eskultorikoa eta arkitektonikoa bat egin zezaten.

Mural hau konposatu ahal izateko, Donostiako Udalera hurreratu ginen eta proiektu osoa ikusteko aukera izan genuen, egindako plano guztiak eta memoria bera ere lortuz. Horrez gain, Peña Ganchegui berak bere proiektuari buruz egindako elkarrizketa batez baliatuz, lehen mailako informazioa lortu genuen, bertan azaltzen baitzuen bere proiektuaren helburua, nortasuna, esentzia... 
Hala ere, baliagarriena Teniseko Plazara joatea izan zen. Bertan, Peña Gancheguik azaleratu nahi zuena bereganatzeko aukera izan genuen, proiektua bere osotasunean ulertuz.




Muralean, proiektua ondo ulertzeko bolumetria bat egitea ezinbestekoa zela uste genuen, eta holan egin genuen.

Hona hemen pasabidearen panoramika batzuk:






2014(e)ko martxoaren 5(a), asteazkena

TAILER BATERATUA II



Hurrengo bost asteetan zehar, gaur lehenengo eguna izanik, tailer bateratuarekin arituko gara.
Ariketa, Luis Peña Ganchegui arkitektoak 1964.urtean eraikia eta Mutrikun kokatzen den "Imanolena" etxebizitza ezagunaren inguruan egingo da.


Tailerraren helburua, ikasleok "Imanolena" etxea arkitektonikoki ulertzeko gai izatea da; eta horretarako, aktibitate ezberdinak egingo ditugu.

2014(e)ko martxoaren 2(a), igandea

"GAZ" ARKITEKTOAK

Aurreko asteazkenean, otsailak 26, GAZ arkitektoak taldearen hitzaldira joateko aukera izan genuen, eta hantxe egon ginen.

Musikeneko proiektuari buruz aritu ziren. Eraikuntzaren partean gehiago sakondu arren, idearen kontzeptua ere jorratu zuten, eta oso interesgarria iruditu zitzaidan esandakoa. 

2007an leihaketa irabazi zuten, ideia finko bat zuen proiektu batekin. Krisialdia zela-eta, murrizketa batzuk egitea eskatu zieten eta horrek arazoak sorrarazi zituen, bere hasierako ideiarekin bat ez zetozen aldaketa batzuk egitea eskatu zietelako. Hala ere, beraiek bere hasierako ideia mantenduz aldaketak egin zituzten, nortasuna gal ez zedin. 

Ideia gogor bat eukiz gero, helmugaraino ideia berarekin iritsi behar zarela erakutsi zidaten, baita horrek esfortzu handiak suposatzen dituela.