2013(e)ko abenduaren 22(a), igandea

04.1.ariketa_BI IKASLEENTZAKO BIZITOKIA

Sei aste lanean egon eta gero, proiektua amaitutzat eman dugu. Aurrekoan esan bezala egin beharrekoa bi ikasleentzako bizitokia zen, bi pisu izango zituena. Proiektua egiteko baldintzak kontuan izanda, ikasle bakoitza bere proposamena egin genuen eta horren gainean lan egin dugu.

Nire ideia nagusia zegoena mantentzea izan zen, paretak, hesiak, alegia.Pareta horiek mantentzea non gauden gogorarazten digu, tokiaren nortasuna dira. Horrenbestez, ahalik eta gutxien aldatu dut ingurunea. Hala ere, kanpotik ikusterakoan pertsonengan misterioa sorrarazi nahi nuen, eta goikaldeko kristalerarekin hori lortu nahi nuen. Teilatua isurialde batekoa egin dut, eta pareta eta teilatua bat izatea lortu nahi nuen.

Beste alde batetik, proiektuaren beste idea pisutsu bat naturarekin erlazio zuzena izatea zen; baita publikotasuna eta pribazitatearekin jokatzea.

Nire ideia gauzatzeko estrategia bilatu behar nuen. Horretarako, hartu nuen lehenengo erabakia eskailerak non eta nola eraikitzea izan zen. Eskaloiak kristalezkoak izatea erabaki nuen, ingrabitatea eta arintasuna emateko; eta horrez gain, eskailera inguratzen duten paretak kristalera bat modukoa izatea egin nuen. Kristalera hori lorategira ematea nahi nuen, horrela, naturarekin komunikazioa handiagoa izango zelako, eta gainera, hegoaldera ematea, bertatik sartzen delako argi gehiena. Erabaki honekin distribuzioa erraztea lortu nuen, eskaileren kokapena ardatz nagusi bat delako proiektuan. Eskailerak, hasierako azaleratik atera nituen, bi arrazoiengatik:
1) Lorategi pribatuago bat lortzeko
2) Sarreran aterpe bat egiteko, trantsizio gunea, alegia

Lorategi "pribatu" horretara bizitokiaren barnealdetik sartzeko aukera eman nion, eta bertan kokatu nuen egongela eta jateko tokia, bakean egoteko eta erlaxatzeko toki hoberenak direlako eta natura kontenplatzea baino hobeagorik ez dagoelako erlaxatzeko.

Goiko aldean, logelak eta lantokia jarri nituen, lantokia kristalera ondoan argi naturala aprobetxatzeko. Dana bat egin nahi nuen, beraz, ez ditut aterik jarri eta banaketak altzariekin egin ditut. Horrez gain, campo bisuala handiagoa izateko ez ditut altxariaki eta paretak sabairaino eraman.







 

 
 



Hona hemen nire proiektuaren planoak:

Kokapena: behe-oina inguruan


Oinak 

Altxaerak


Ebaketak


Ebaketa eskaileretatik

 
Ideograma eta piktograma