2014(e)ko apirilaren 20(a), igandea

MARQUES DE RISCAL


Ostegunean, Marques de Riscal bisitatu egin nuen. Marques de Riscal upeltegia Eltziegon kokatzen da, Arabar Errioxan.  Marques de Riscal upeltegi bat baino ez zen 2007. urtean Frank Gerhy-k hotela eraiki zuen arte. 

Marques de Riscal Errioxako upeltegi zaharrena da; hala ere, gaur egun tradizioa eta banguardismoa bat egina daude.




Hona hemen hotelari ateratako zenbait argazki






Jatetxeko terrazaren ikuspegia, Eltziego herria.









Pasarela 

Kanopiak

Titanioko ur jauziek estaltzen dute eraikin osoa. Kanopi horiek arrosan, urrean eta zilarrean koloreztatuta daude, eguneko argiarekin ardo beltzaren tonalitate gorrixkak, mallaren urre kolorea eta Marqués de Riscal botilaren kapsularen zilar kolorea kanopien kurbetan islatzeko.
  
























Harrizko fatxadak eta egurrezko leihateak inguruko XIX. Mendeko eraikin tradizionalekin elkarrizketa eta kontrastea finkatzen dute, erabilitako kareharria zonaldeko arkitekturan erabilitakoaren tonalitate berekoa baita.




Jatetxean Frank Gehry-ren zenbait marrazketa eta bozeto zeuden,




Bozeto horiez gain, Gehryk egindako maketa ikusgai egoten da upeltegian, baina, ez nuen hura ikusteko aukera izan, konponketa lanetan baitzegoen. Pena bat izan zen.

Arkitekturarako Sarrera irakasgaian honi buruzko lan bat egin genuenez, hemen uzten dizkizuet planoak. 







2014(e)ko apirilaren 16(a), asteazkena

2-03.ariketa_Bizitza bakarreko etxea - estudio tailerra - lorategia Ondarretan

BI ARKITEKTO - BI ETXE

TADAO ANDO

Tadao Andoren arkitektura, ordenean eta argitasunean oinarritzen da, besteak beste; eta hori da arkitekto hau aukeratzearen arrazoietako bat. Bere zenbait etxe aztertu egin ditut, nahiz eta azterketa sakon bakar bat egin. Tadao Andok barne patio ugari erabiltzen ditu etxea argitzeko, baita inguruarekin erlazionatzeko.

- Invisible House





- Housetown in Hirano




- Azuma House




Etxe txikia da, bi solairukoa. Kanpoaldetik, hormigoizko bloke bat dirudien arren, barnealdetik oso etxe berezia da, hiru bloketan banatzen dena. Erdiko blokea patioa da, patio irekia eta bertatik argia sartzen da, lau gela desberdinak argitzeko argi adina. Beste bi blokeak, albokoak, alegia, gela desberdinak dira. Bigarren solairura patioan dauden eskaileretatik heltzen da.















Hona hemen nik egindako azterketa:
 1. Pribatutasuna/Publikotasuna
     - Oso pribatua
     - Pribatua
     - Publikoa
     - Oso publikoa
2. Ibilbideak
     - Kanpoaldearekin harrema
     - Solairuen arteko harremana
     - Etxe barneko ibilbideak
     - Sarrera nagusia




RIETVELD

- The Rietveld-Schroder House

Etxe hau aukeratzea erabaki dut fatxadaren eta barne banaketaren dinamismoa dela-eta. Forma simpleak konbinatu egiten ditu, baita kolore, eta horizontaltasuna eta bertikaltasuna. Jarraitasun bat ulertzen da.



Barrutik

Kanpotik


Alboko fatxada


Hona hemen nik egindako azterketa:
 1. Pribatutasuna/Publikotasuna
     - Oso pribatua
     - Pribatua
     - Publikoa
     - Oso publikoa
2. Ibilbideak
     - Kanpoaldearekin harrema
     - Solairuen arteko harremana
     - Etxe barneko ibilbideak
     - Sarrera nagusia