2014(e)ko otsailaren 26(a), asteazkena

2-02.ariketa_BORDA PASIEGO BATEN MOLDAKETA

Oraingo ariketa honetan, mendian dagoen Pasiega etxola batetan familia batek astebukaera igarotzeko izango duen espazio bizigarri bat sortu behar izan dugu. Familia, lau senideek sortuko dute, nire kasuan, bi bikote gazte.

Lehenengo astean zehar etxola pasiego hauei buruzko ikerketa egin behar izan genuen, bai historiari zegokiona, bai eraikuntza aldetik.




Paisaia pasiegoa oso ikusgarria da, benetan polita.








Nire ideia nagusia etxola pasiegoen esentzia eta nortasuna ahalik eta gehien kontserbatzea izan da. Teilatua eusten duten bi horma luzeak mantendu egin ditut, inolako aldaketarik egin gabe. Pareta motzak, mugikorragoak direnak, aldiz, eraldatu egin ditut: hegoaldeko fatxadan sarrerak daude, horrela gertatzen baita etxola pasiego guztietan; eta iparraldeko fatxadan, bi beirate bertikal ireki ditut, zeinek paisaiaz gozatzeko aukera ematen duten, baita etxea aireztatzeko. Iparraldeko pareta horretan tximinia kokatu dut, bi beirateen erdialdean, izan ere, iparraldeko aldea beti hotzena izaten baita.

Bi beirateen eta tximiniaren bertikaltasuna ez galtzeko altura bikoitza egin dut, goiko aldean bi logelak baino ez utziz. Beheko solairua izango da bizitzeko tokia, eguneroko bizitza egiteko, bertan baitago sukaldea, jangela eta egongela tximinia inguruan.Komuna, sukaldea eta eskailerak bloke baten parte dira.

Nik aukeratutako etxe tipoa honako hau da:



Maketaren gauzatzea:



Ideia maketaren argazkiak:












Axonometriak

- Kanpoko axonometria



-  Barruko axonometria






2014(e)ko otsailaren 19(a), asteazkena

GO4ZEN ARCHITECTS

Orain dela bi aste GO4ZEN Arkitektoak taldearen lanak ezagutzeko aukera izan genuen eskolako paraninfoan emandako hitzaldiari esker. Iñigo Peñalba eta Aritz Diezek eskolako ikasleoihak osatzen dute taldea.

Karreran zehar ezagututako klasekide eta lagunak, etorkizunean gure lankideak izan daitezkeela erakutsi digute; eta horrenbestez, gure arteko harremana sustatzea garrantzitsua dela. Asko animatu gintuzten, eta batez ere, haietako batek esandako esaldi batek hunkitu ninduen.


"Ez da norabidea galdu behar; ez da etsi behar"

2014(e)ko otsailaren 15(a), larunbata

2-01.ariketa_IZOZKITEGIA ONDARRETAN


PROIEKTU FINALA

Donostiako Ondarretan eraikin bat proiektatu behar izan dugu. Helburua, pasiatzen ari den jendeari eta era berean, hondartza erabiltzen ari denari zerbitzua ematea zen.
Diseinuaren helburuen artean ondorengoak kontuan hartu behar genituen:
- Hiria eta itsasoa: bi espazioen arteko muga batean jardutea.
- Hondartza eta pasealekua: bien artean osatzen duten multzoarentzat erreferentzia izango den arkitektura singularra sortzea.

Influentziak

- Embajada finlandesa, Nueva Delhi - Pietila























Ideiaren garapena


NATURAREN GEOMETRIZAZIOA


Garapen arkitektonikoa

Ideograma

Piktograma

 Kokapena









Planoak

Oina


Altxaerak
Altxaerak
Ebaketak



































Maketaren argazkiak








2014(e)ko otsailaren 4(a), asteartea

2-01.ariketa_IZOZTEGIA ONDARRETAN

IDEOGRAMA ETA ERREFERENTZIAK

Proiektuak II-ko azken klasean ideien eta erreferentzien kontzeptuak landu genituen, ezinbestekoak baitira proiektu bat gauzatu ahal izateko. Horretarako, ariketa desberdinak egin genituen.

Proiektu bat egiteko eman beharreko lehen pausua ideiak argi edukitzea da; eta hortik aterako da ideograma. 

Nire ideia nagusia naturaren geometrizazioa da, hau da, naturako elementua den itsaso, olatua, hondartzako brisa modu geometriko batean errepresentatzea. Naturaren abstrakzio hori barnetik sentitu ahal izatea nahi nuen, eta horrekin batera, inguruko paisaia, natura bera, den bezalakoa disfruatu ahal izatea.


Hona hemen nire ideograma:



Behin ideiak definituta, erreferentziak bilatu genituen. Hona hemen nik hartutakoak:

Serpentine Pavilion, 2003 - Oscar Niemeyer




Aurrekoaren deribatu bat

Chandigarh, 1951-1965 - Le Corbusier



Le Corbusier eta Niemeyer arkitektura kurboaren sustatzaileak direla esan dezakegu; hori dela-eta erreferentzi modura hartzen ditut.

Haizearen Orrazia, 1976 - Eduardo Chillida

Chillidak eskultura honen bidez natura geometrizatzea lortzen duelakoan, haren obran erabilitako formetan oinarritu naiz.