2014(e)ko maiatzaren 19(a), astelehena

2-03.ariketa_Bizitza bakarreko etxea - estudio tailerra - lorategia Ondarretan

ENTREGA FINALA 






Hasierako marrazketak
Gauzatu beharreko proiektua ezagutu bezain ponto, orubea ezagutzera abiatu ginen, eta bertan zenbait krokis, eskema eta marrazketa egin genituen.



Ideograma eta piktograma


Bi ideia argi izan nituen hasiera hasieratik, eta horiek mantendu ditut amaierara arte.

ARGITASUNA
 Argitasuna lortzeko orientazioa kontuan hartu behar da, Eguzkiaren ibilbidea, alegia. Horretarako,adao Andoren etxeak erreferentzi gisa hartuz, patio-luzernario bat egitea aukera ona izan zitekeela pentsatu nuen. Patio hori elementu bertikala izango da, eta bertatik sartuko den argia etxeko txoko guztiak argiztatuko ditu. Beraz, etxebizitza elementu horren inguruan sortu dut.

INGURUNEA
Ondarretako hondartza, Kontxako badia, Santa Klara irla, Urgull eta Igeldo mendiak... Natura, bere osotasunean, aurrez aurre nuen, eta ezin nion garrantzi gutxi eman. Horrenbestez, nire etxebizitza unifamiliarra itsasoruntz irekitzea erabaki nuen, eta bertan izango ziren fatxadarik landuenak.





Planoak


- Kokapena

Donostiako planoa
E: 7500


Kokapen planoa
E:1/500
Kokapen planoa
E:1/200
- Oinak

Beheko solairuan, egongela, jangela eta sukaldea aurkitzen dira, lorategian egindako plataformekin harreman zuzena dutenak. Horrez gain, komun bat, eta arroparentzako gela bat kokatu ditut. Beheko solairua ez dago kota zeron, +0.68-ra baizik. Horrek baimentzen du egongelatik, baita kanpoko plataformatik aurreko parkea ikusten.
Partzelak inguratzen duen hesia 2 metrokoa da, kaletik paseatzen doan jendearen ikuspuntua murrizteko; eta hesiari emandako forma etxebizitzaren mugimendu eta norabideekin bat datoz.
Sototik zuzenean etxera sartzeko bidea dago.

Sotoa

Behe oina+ lorategia

Lehenengo solairuan, estudioa eta bi logela daude.
Bi logela elkarrekin, bainugela eta bestidorea konpartitzen dituztenak. Logela bakoitza norabide bat dauka, bistak direla-eta.
Estudioa, bere aldetik, bi sarrera ditu, etxebizitza barnetik, eta etxebizitza kanpotik, bezeroek ez dutelako zertan etxebizitzan sartu beharrik. Estudioa Kontxako badiaren panoramika ezinhobea du, proiektuak gauzatzeko ezinbestekoa delako lasaitasuna eta inspirazioa.

Lehenengo solairua

Eta azkenik, bigarren solairuan, logela nagusia dago, bere bainugela, bestidore eta terraza propioarekin. Bista paregabeak ditu.

Bigarren solairua

- Altxaerak

Altxaera landuenak, dinamismoaren aldetik, gurutzatzen diren kaleetara ematen dute; alboko eraikinetara ematen dutenak, berriz, nahiko itsuak dira, pribatutasuna dela-eta.


- Ebaketak



- Ingurua


Maketa