2014(e)ko apirilaren 20(a), igandea

MARQUES DE RISCAL


Ostegunean, Marques de Riscal bisitatu egin nuen. Marques de Riscal upeltegia Eltziegon kokatzen da, Arabar Errioxan.  Marques de Riscal upeltegi bat baino ez zen 2007. urtean Frank Gerhy-k hotela eraiki zuen arte. 

Marques de Riscal Errioxako upeltegi zaharrena da; hala ere, gaur egun tradizioa eta banguardismoa bat egina daude.




Hona hemen hotelari ateratako zenbait argazki






Jatetxeko terrazaren ikuspegia, Eltziego herria.









Pasarela 

Kanopiak

Titanioko ur jauziek estaltzen dute eraikin osoa. Kanopi horiek arrosan, urrean eta zilarrean koloreztatuta daude, eguneko argiarekin ardo beltzaren tonalitate gorrixkak, mallaren urre kolorea eta Marqués de Riscal botilaren kapsularen zilar kolorea kanopien kurbetan islatzeko.
  
























Harrizko fatxadak eta egurrezko leihateak inguruko XIX. Mendeko eraikin tradizionalekin elkarrizketa eta kontrastea finkatzen dute, erabilitako kareharria zonaldeko arkitekturan erabilitakoaren tonalitate berekoa baita.




Jatetxean Frank Gehry-ren zenbait marrazketa eta bozeto zeuden,




Bozeto horiez gain, Gehryk egindako maketa ikusgai egoten da upeltegian, baina, ez nuen hura ikusteko aukera izan, konponketa lanetan baitzegoen. Pena bat izan zen.

Arkitekturarako Sarrera irakasgaian honi buruzko lan bat egin genuenez, hemen uzten dizkizuet planoak. 







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina